Albisteak

Dozenaka lagun estazio zaharreko “Gurea, kultura” ekimenean

Dozenaka lagun bildu ziren atzo arratsaldean “Gurea, kultura” egitasmoan  estazio zaharrean. Zestoarrei zezenketa garaian alternatiba bat eskaintzeko helburuarekin sortu zuen ekimena herritar talde batek. Musika izan zen protagonista, Bad Sound System, Trini Fox eta Rodeo taldeen kontzertuekin. Festak Gaztetxean jarraitu zuen DJ HGS-ren  emanaldiarekin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide