Dozenaka lagun “La Manada” auziko bortxatzaileak aske utzi izana salatzeko elkarretaratzean
Danbolin— 2018-06-23
Txoko Feministak deituta, “La Manada” auziko bortxatzaileak aske utzi izana salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo, ostirala, Plazan. Dozenaka lagun bildu ziren Nafarroako Auzitegiak hartutako erabakia salatzeko.