EAJ-PNVren hauteskunde kartelak kendu dira

Zestoako EAJ-PNVk errespetuan eta egian oinarritutako adierazpen askatasunaren alde egin izan du beti, hori dela eta ulergaitza eta aldi berean guztiz onartezina iruditzen zaigu egun batetik bestera EAJ-PNVren hauteskunde kartelak kendu izana. Hau al da Zestoan nahi dugun bizikidetza?