EEBB LPS honi EZ!!!. ALEGAZIO KANPAINA

Gaur, uztailak 5, asteazkena, Itziarko Burugorri elkartean Energia Berreztagartien LPSa herritarrei aurkeztuko zaie. Bereziki Andutz mendian  dagokion plan horretan zentral eolikoak jartzeko izenpenari buruz.

Horren aurrean, 18:30ean, Gipuzkoako Mendiak Askek eta beste hainbat talde lokalek LPS honi aurre egiteko alegazioen kanpaina aurkeztuko dute. Alegazio hauek lehenbailen jasotzeko kalean  mahaiak jarriko dira bertan sinatzeko edo hurrengo linketan eskuratu. Alegazio Herritarra  Alegación Popular




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide