EGAminez. Danbolin aldizkariko lehiaketa berria

Hasi dugu ikasturtea eta gure ikasleak buru-belarri dabiltza dagoeneko. Danbolin aldizkarian hilero izaten dugun txokoa ere urriko alean jarri dugu martxan. Aurtengo ikasturtean proposamen berri batekin gatozkizue: EGAminez. Bi urtetan “Arrastoari segika” lehiaketa egin ondoren, aurten formatua aldatzea erabaki dugu.

Aurreko ikasturtean egin ziren azken EGA (Euskal Gaitasun Agiria) azterketak eta euskaltegian hainbeste lan eta buruhauste eman dituen probaren omenez, atal berezi hau sortu dugu. Dinamika oso erraza da, lau galdera egingo dizkizuegu eta lau erantzun posibleren artean aukeratu beharko duzue.

Hasteko, A2 mailan jakin beharrekoak dituzue:

1. Astero … mendira.

a) joaten dut

b) joan nuen

c) joaten naiz

d) joango nintzen

3. Asko gustatzen zait…

a) sukaldean aritu

b) sukaldean aritzeko

c) sukaldean aritzea

d) sukaldean aritzen

2. Zerrenda hauetako batean, hitz bat lekuz kanpo dago.

a) eguzkia, euria, haizea, hodeiak

b) esnea, arrautza, ogia, gatza

c) zuhaitza, hostoa, adarra, enborra

d) eulia, erlea, sagua, armiarma

4. Aukeratu zuzen dagoena:

a) tristetsu

b) pozitsu

c) zoriontsu

d) haserretxu

JOLASAREN ARAUAK:

  • Hilero 4 galdera egingo dizkizuegu eta zuek erantzun zuzena aukeratu beharko duzue.
  • Galdera zenbaki bakoitzaren ondoan erantzun zuzenari dagokion letra bidali beharko duzue; guztira 4 zenbaki eta 4 letra.
  • Erantzunak hilaren 20a baino lehen bidali beharko dira:
  • Ikasturte amaieran SARIA zozketatuko da (bazkari edo afari bat). Asmatzaile guztiak sartuko dira zozketan; zenbat eta gehiagotan asmatu, aukera gehiago saria eskuratzeko!



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide