Egin al duzu proposamenik festetako playlisterako?

Santakutzetako playlist-ak sortzeko kanpainak oso erantzun ona jaso zuen. Amabirjinei begira, erronka pixka bat zaildu dugu: oraingo honetan ez da nahikoa izango euskarazko abestia izatea; horrez gain ‘balio’ bat aldarrikatu eta islatzen duen abestiak eskatzen ditugu eta parte-hartzaile guztien artean 2 trago + 2 pintxoko 10 txartel zozketatuko ditugu irailaren 7an, txupinazo aurretik.

Parte hartzeko, jo taberna batetara eta egin zure proposamena, zure izen abizenak, abestia, abeslaria edo taldearen izena eta transmititzen dizun balioa idatziz.

Irantzunean topagu dugu herritar batek egindako proposamen hau: Goazenen “Denok zu!” . Sexismoa lantzen duelako aukeratu du abestia.







Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide