Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Orain arte zailagoa bazen ere, aukera izan duten orduko, herriko bi egoitzak bisitatu dituzte bandako kideek. Beraien helburua egoera gogor hau jasan duten egoiliar eta langileak animatzea zen. Oraindik ere oso kezkatuta eta animo aldetik baju daudela pentsatuta, alaitasun pixka bat eskaini asmoz izan dira goizean zehar aurrena San Juan egoitzan eta Gisasolako atarietan. Egoitzetako kideak gustora agertu dira ekimenarekin eta bandakoak ere pozik egindako ekarpenarekin.