Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ukrainar herriari lagundu asmoz, 30 lagunetik gora bildu ziren atzo arratsaldean plazan. Bailarako beste elkarteekin harremanetan jarriko den talde txikiago eta eraginkorrago bat sortzea erabaki zen bertan. Talde horren lehen lana Ukrainiara eramateko lehen sorospeneko produktuak eta minarentzat botikak jasotzea izan da. Nahi duenak gaur eguerdiko 13:00ak arteko epea izango du botikak Mollergi edo Zurutuza farmaziara eramateko.
Talde horrek beharrezko produktuen honako zerrenda egin du:
Tiritak
Bendak
Ibuprofenoa
Alkohola
Yodo
Esparadrapua
Gasak
Ur oxigenatua
Sueroa
Botikinak
Paracetamol
Torniketerako gomak