Albisteak

Egun erdiko zaldi irteerak antolatu ditu Iraoberri zalditegiak

Egun erdiko zaldi irteerak antolatu ditu Iraoberri zalditegiak azaroaren 6an eta 20an eta abenduaren 6an eta 8an. Iraoberritik irten eta Oikia, Askizu, San Prudentzio, Eitzaga eta Garate gaina igaro ondoren, berriz ere Iraoberrira itzuliko dira. Lau ordu eta erdi inguru iraungo dute ibilaldiek: 9:30ean hasi eta 14:00ak arte.

Hamabi urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte eta ezinbestekoa izango da 2. galopea edo antzeko maila edukitzea. Ibilaldiaren prezioa 80 eurokoa izango da, hamaiketakoa barne.

Bideo-ikustaldia

Duela aste batzuk Aretxabaletatik Brionesera ibilaldia antolatu zuen Iraoberrik. Urriaren 23an, ibilaldi hartan hartutako bideoen ikustaldia egingo dute, arratsaldeko 18:00etan hasita, zalditegian. Ondoren, Gabonak arteko irteeren aurkezpena egingo dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide