Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gaztetxearen 33. urtemugaren baitan, egun osoko egitaraua izan zen pasa den larunbatean. Gaztetxe paretik abiatuta, manifestazioa egingo zuten herriko gazteek “Indarrak biderkatzeko, Gaztetxera Zentrora” lemapean. Ondoren triki-poteoa eta bazkaria izan ziren. Raimundo El Canastero taldeak giro bikaina jarri zuen arkupetan. Eguraldi txarra tarteko, ez zen plazatik Gaztetxerako kalejirarik egin txarangarekin, baina zortzietan jendetza bildu zen Gaztetxean Displasy, Bake Faltsua eta Rodeo taldeen kontzertuetarako. Egunari bukaera emateko, DJ HGSren emanaldia izan zen