Albisteak

‘Egunean behin’ jokoko Danbolinen taldean parte hartu nahi?

Azken asteotan denon ahotan dagoen Egunean behin jokoko Danbolineko taldea osatu berri dugu. Gero eta erabiltzaile gehiago ditu Codesyntax enpresak garatutako jokoak eta honen arrakasta ikusita, herri mailako taldea sortzea erabaki dugu.

Jokoaren izenak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatu behar dute parte hartzaileek. Kultura orokorreko hamar galdera erantzun behar dira, ahalik eta denbora gutxienean. Aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu behar da eta gero, 3972FA kodea sartu beharko da Danbolineko taldeko partaide izateko.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide