Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Santakutz jaiak ospatu dituzte asteburuan Ibañarrietan. Atzo, larunbata, hasi zuten ekintzaz beteriko asteburua pintxo poteoarekin. Ondoren, Ekain sagardotegian afaria egin zuten auzotarrek. Gaur, igandea, Santo Kristo ermitan meza egin dute eguerdian. Amaitutakoan, zapo jokoan aritu dira. Arratsaldean, berriz, Iago Magoaren emanaldia izan da plazan, haurren gozamenerako. Jaiei amaiera biribila emateko, herri kirol ikustaldia izan da. Goenatxo III.a harriarekin aritu da eta Eneko Otaño eta Mikel Larrañaga, aldiz, aizkorarekin.
Sagardotegiko argazkiak: Karmelo Mendizabal