Albisteak

Eguzki Xuri Udako Solstizio kontzertua izango da igandean Sastarraingo harrobian

Eguzki Xuri Udako Solstizio kontzertua antolatu du World Weather Network larrialdi klimatikoari ahotsa jartzen dion arte agentzia independenteen sareak, Artingenium bitartez. Arratsaldeko 19:00etan izango da hitzordua, Sastarraingo harrobian.

Juantxo Zeberio Etxepitxia musikariak sortutako bidaia musikala izango da, eta bertan izango dira Maddi Oihenart, Miren Narbaiza eta Olaia Intziarte abeslariak; Hari laukotea & harpa, Musikari laukotea; Tolosako Laskabesbatza, Tolosako Abesbatza Gaztea (TAG) eta Harrobia Dantza Bertikala konpainia.

Sarrerak aurrez erosi beharko dira bibe.me webgunean edo turismo bulegoan, hamar eurotan. Antolatzaileek jakinarazi dute harrobia gune babestua denez, ezingo dela bertara kotxez iritsi, ikusleek, beraz oinez joan beharko dute bertara. Garraio zerbitzua egongo da behar bezala justifikatutako salbuespenetarako. Garraioa erabili behar dutenek, aldez mezu bat bidali beharko dute ce@artingenium.com helbidera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide