EH Bildu izan da 989 botorekin Eusko Legebiltzarrerako alderdi bozkatuena Zestoan
Danbolin— 2024-04-21
EH Bilduk 989 boto jaso ditu, aurreko hauteskundeetan baino 145 boto gehiago eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako alderdirik bozkatuena izan da Zestoan. EAJ-PNV izan da, 475 botoko aldearekin, bigarren bozkatuena 514 botorekin, aurrekoetan baino 100 boto gutxiagorekin.
Parte hartzea % 59,81ekoa izan da, 2020ko hauteskundeekin alderatuta, 1,89 puntu egin du behera.
