Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

EH Bildu izan da Espainiako Kongresurako hauteskundeetako alderdirik bozkatuena Zestoan. Guztira, 859 (%46,16) boto eskuratu ditu koalizioak. Bigarren bozkatuena, berriz, EAJ izan da 667 (35,84) botorekin. Apirileko hauteskundeekin alderatuta, boto kopuruak behera egin du. Hautesle erroldaren %71,79ak eman zuen botoa orduan eta gaurkoan, %67,58ak.
Hemen dituzue emaitzak: