EH Bilduren hauteskunde kanpainako bi ekimen garrantzitsu

EAEko hauteskundeetarako kanpaina hasi zen aurreko asteburuan. Bozketa eguna irailaren 25ean izango da eta aurrez bi ekitaldi garrantzitsutan parte hartzeko deia luzatu nahi diegu zestoarrei. Honako hauek dira bi ekitaldi horiek:

  • Irailaren 16an, ostirala, Mitina Zestoan, 19:30ean. Bertan Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko parlamentariarekin elkarrizketa izango da.
  • Irailaren 17an, larunbata, Mitin Jaia Bilboko Miribillan. Zestoatik autobusa irtengo da gurutzetik 15:45ean, autobuserako izen ematea Koiote tabernan.

img-20160912-wa0015




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide