EH Bilduren III.Kongresura joateko autobus zerbitzua antolatu dugu

Zatoz otsailaren 7-8an Iruñera! Egitarau oparoa osatu dugu: hitzaldiak, azoka, ekitaldi nagusia, bazkaria, kontzertua….

Eman izena kongresua.ehbildu.eus  atarian edo Portale kulturgunean.

Iruñera joan-etorria errazteko asmoz Urolatik Autobusa izango dugu: Azpeitia 9:30 – Zestoa 9:40 – Zarautz (suhiltzaileak) 10:00. Itzulera 19:00etan.
Hemen duzu izen emateko aukera: elkarrekin.ehbildu.eus

EH Bilduren III. Kongresua gogoangarria izatea nahi dugu. EH Bildu osatzen dugun komunitatearen eguna.

Honaino egindako bidea gogoan, etorkizuna elkarrekin eraikitzen jarraitzeko ezinbestekoak baikara guztiok, baita zu ere, bertan ikusiko dugu elkar!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide