Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Dantza retroen Espainiako eta Europako txapelketak jokatzen ari dira aste honetan Kordoban. Eider Mendizabal zestoarra ere bertan izan da eta emaitza ezin hobeak lortu ditu. Europako batxata txapelketan bigarren postua eskuratu du 30 eta 40 urte bitarteko kategorian eta hirugarren izan da salsa txapelketan. Lortutako emaitzarekin “oso gustura” dagoela azaldu dio Mendizabalek Danbolini. “Azken asteetan Peio Nuño bikoteak eta biok asko entsegatu dugu baina ez genuen horrelako emaitzarik espero eta oso pozik gaude” adierazi du.