Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Urtea hasi berria da, eta urtarrila amaitzear dagoen arren, Danbolineko 2026ko egutegi batzuk oraindik salgai daude. Ohiko saltokiez gain —Potxolo, Ogi Berri, Fati eta Portale—, Harresin ere eskuragarri daude orain.
12 euroren truke, herriko 12 sortzaileren lanek osatutako egutegia izan dezakezu etxean; Zestoako irudiak, begirada pertsonalak eta diziplina anitzak biltzen dituen bilduma da.
Urtarrileko irudia Eini Izetaren ilustrazio digitala da. Zestoako Udala, idi-harriak, Iraetako Santainesak eta kolore hotzez margotutako paisaia ageri dira bertan; artistak irudia egin zuenean, negu elurtsua iragarri balu bezala.
Oraindik garaiz zabiltza, egutegi batzuk geratzen dira, eta aukera polita da herriko sormenari etxean lekua egiteko.