Albisteak

Ekain Guraso Elkarteak abenduaren 20an eskolara baserritarrez jantzita joateko deia egin du

Abenduaren 20an haurrek Gabonetako oporrak hartuko dituzte. Egun horretan, Olentzero eta Mari Domingiren bisita ere izaten dute eskolan eta Ekain Guraso Elkarteak “gure kultura eta ohiturak jarraituz”  haurrak eskolara baserritarrez jantzita joateko deia luzatu du. Horren harira, baserritar jantziak inguratzeko on-line inprimaki bat zabaldu dute. Bertan, baserritar jantzia emateko modua duten herritarrek eskaintzeko aukera izango dute eta alderantziz, baserritar jantzia falta duenak, bertatik eskatzeko modua ere izango du.
Ekain Guraso Elkartearen esanetan, arropa horiek Olentzeroren etorrera egunean, abenduak 24an, eta Zoroperi egunean, abenduak 26an, ere erabiltzea izango litzateke beraien asmoa.
 Jarraian, abenduak 13a baino lehen bete beharreko inprimakia.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide