Albisteak

Ekain Guraso Elkarteak baserritar arropen bilketa jarri du martxan

Ekain Guraso Elkarteak baserritar erropen bilketa berezia antolatu du azaroaren 18tik 28ra, herriko hainbat ekintzatan umeek erabili ohi dituzten jantziak eskuragarriago izan daitezen. Elkarteak azaldu duenez, hainbat familiak etxean gordeta dituzte jada erabiltzen ez dituzten arropak, eta horiek berrerabiltzea izango da egitasmoaren helburu nagusia.

Bilketa eskolako sarreran jarriko den kutxa batean egingo da, eta mota askotako arropak onartuko dira: alkandorak, gonak eta prakak; txapelak, zapiak eta jertseak; baita baserritar estiloari lotutako osagarriak ere, esaterako gerrikoak edo alpargatak.

Ekain Guraso Elkartetik adierazi dutenez, bildutako jantziak eskolako eta herriko jaialdi zein ekintzetan umeek erabiltzeko izango dira, eta, era berean, premia duten familiei laguntza ematea izango da bilketaren beste helburu nagusietako bat.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide