Ekain Guraso Elkarteak Gabonetarako antolatu dituen ekintzen egitarua
Danbolin— 2018-12-18Gabonak iristear dira eta Ekain Guraso Elkarteak datozen asteetarako antolatu dituen ekintzen berri eman du. Ikusi egitaraua:
Abenduak 21 – Sormen tailerra
- Arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara Gaztelekuan.
- “Elur bola” eskulana egiteko kristalezko tarro bat eman behar da, tapa eta guzti (200ml).
- HH-ko umeek heldu batekin egon beharko dute.
Abenduak 24 – Olentzeroren etorrera
- Arratsaldeko 18:30ak inguruan.
- Lauiturrietan elkartuko dira baserritarrez jantzita. Olentzerori ongi etorria eman eta gero denak batera plazara joango dira.
Abenduak 26 – GANBARAN antzezlana (3 urtetik aurrerakoentzat)
- Arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxeko areto nagusian.
Urtarrilak 3 – Zinea euskaraz “RIO”
- Arratsaldeko 17:00etatik 18:30era, Kultur Etxeko areto nagusian.