Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ekain Guraso Elkarteak logo berria aurkeztu du, ostiralean, urtarrilak 16, amaitu baitzen irudi berria aukeratzeko epea. Prozesuaren ondoren, elkarteak dagoeneko badu bere nortasuna irudikatuko duen logo berria.
Logoaren egilea Iraia Llanos izan da, herriko eskolako gurasoa. Ekain Guraso Elkartetik bereziki eskertu nahi izan dute egindako lana ez ezik, erakutsitako eskuzabaltasuna ere, izan ere, Llanosek sari gisa jasotako 100 euroak elkarteari lagatzea erabaki du.