Albisteak
Ekainak 5, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna
— 2020-06-06Hasi gara aurreneko argazkiak jasotzen! Ekainak 5ean, ostiralean, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna izaten da. Horren harira, aste haseratik “Bihurtu KALEak BALE” egitasmoan jarri du Danbolinek martxan Udalarekin elkarlanean. Jakinekoa da gai honen inguruan asko dagoela egiteko, baina, keinu txikietatik hasiko gara. Denok ohartu gara, konfinamendua arindu eta kalera ateratzearekin batera bazterrak zikintzen nola hasi garen. Oinez iristeko baimena ematen ziguten mugaraino zikindu ere.
Eskaera hauxe da: kalera ateratzen zarenean zabor poltsa bat eramatea eta ikusten duzun zerrikeria jaso eta argazki bat ateratzea; egunotan egiten duzun paseotxo, mendi buelta, txakurrarekin edo haurrekin ateratzen bazara, edo besterik gabe, lagunekin bazaude eta zure hankapean edo begibistan zaborra ikusten baduzu, jaso eta zabaldu zaborra jasotzeko eta batez ere lurrera zaborrik ez botatzeko mezua. Zabor asko biltzea baino garrantzitsuagoa da keinua eta mezua zabaltzea.
Etxean geundenean bazterrak garbi bazeuden, horrelaxe jarrai dezaten nahi dugulako! Bidali argazkia Whats App bidez 722609265 Danbolineko mugikorrera edo info@danbolin.eus helbidera ekainaren 14rako. Jasotzen ditugun argazki guztiekin bilduma bat egingo dugu.
Egin zaitez bazkide