Albisteak

Ekainberriko bisitari kopuruak gora egin du 2017an

34.103 bisitari izan diztuzte Ekainberri eta Lili Jauregiak 2017an. Ekainberrin izandako bisitari kopurua hazi egin da beste urte betez, 31.382 erabiltzaile izan dira bertan. 2016arekin alderatuz %11,13ko igoera izan du bisitari kopuruak. Lili Jauregiari dagokionez, 2.721 bisitari izan ditu 2017an, 2016an baino %2,82 gutxiago.

Ekainberri bisitatu dutenek “Ekain Abentura” edo “Hartza Gipuzkoan” erakusketa ikusteko aukera izan dute, besteak beste. Eta Lili Jauregian “Lilitarren ohorea” izeneko antzezlan hunkigarriarekin gozatu dute bisitariek.  Ekainberri zabaldu zeneko 10. urteurrena ospatuko da aurten. Erreplika zabaldu zenetik 293.779 erabiltzaile izan dira bertan. Lili Jauregian aldiz, 12.073.

Ekainberri bisitatzeko aukera asteartetaik ostiralera 10.00etatik 18.00etara eta asteburu eta jai egunetan 10.00etatik 19.00ra duzue. Lili Jauregiko “Lilitarre ohorea” antzeztutako bisitaz gozatu nahi baduzue larunbat goizetan 11.30 eta 12.30etan eta arratsaldetan16.30 eta 17.30etan. Igandetan berriz, goizez bakarrik 11.30 eta 12.30etan.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide