Albisteak

Bisitari kopuruak gora egin du Ekainberri museoaren 9. urteurrenean

Irailaren 11n Ekainberrik bere 9. urteurrena ospatu zuen. 2008ko irailaren 11n Ekaingo haitzuloaren erreplia ireki zenetik, 270.348 bisitari hartu ditu. Bisitari horiek bertan antolatutako jarduera desberdinetan parte hartu dute, bisita gidatuetan, arkeologia esperimentaleko tailerretan edo Lili Jauregiko bisita antzeztuetan adibidez.

Data hau aprobetxatuz, uda honetan Lili Jauregian eta Ekainberrin izan den bisitari kopuruari buruzko datuak argitaratu dira, hurrenez-hurren %13,90 eta %24,09ko hazkundeak izan dituzte.

2017ko udan (uztaila eta abuztua) 5.803 bisitari izan dira Zestoako Sastarrain bailaran Ekainberri eta Lili Jauregia bisitatzen. Lili Jauregiko “Lilitarren ohorea” antzeztutako bisita 729 bisitarik ikusi ahal izan dute, %13,90 igo da2016ko datuekin alderatuta. Ekainberrin berriz, aurtengo 5.074 bisitariekin, hazkundea %24,09koa izan da, oso igoera garrantzitsua.

Ekainberri bisitatu dutenek “Ekain Abentura” edo “Hartza Gipuzkoan” erakusketa ikusteko aukera izan dute, besteak beste. Eta Lili Jauregian “Lilitarren ohorea” izeneko antzezlan hunkigarriaz gozatzeko aukera izan dute bisitariek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide