Albisteak

Ekainberrin izan ziren atzo EuskarAbenturako kideak

Ekainberrik “pozez” zabaldu dizkio ateak beste urte batez EuskarAbenturako taldeari. Goizeko 9:00etan elkartu ziren Ekainberriko ordezkariak EuskarAbenturako kideekin eta oinez egin zuten ibilbidea,  Zubimusutik Sastarrain bailaran barrena. Jarraian, 130 gazte inguruk Ekainberri bisitatu zuten eta Ekain kobazuloaren ondarea eta honen garrantzia ezagutzeko aukera izan zuten.

EuskarAbentura Euskal Herriko zazpi lurraldeetako nahiz diasporako 16-17 urte bitarteko 130 neska-mutil euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera eramango dituen oinezko espedizioa da. Uztailaren 1ean abiatu eta hilaren 31ra bitarte, 31 etapa osatuko dituzte, 783 kilometro guztiraa, horietatik 483 oinez. Maulen hasi eta Getxo helmuga hartuta, Euskal Herria zeharkatzen ari dira eta astelehenean iritsi ziren Zestoara. Kiroldegian egin zuten lo eta atzo izan ziren Ekainberrin.

argazkiak: EuskarAbentura




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide