Albisteak
Ekainfest 2016 Egitaraua
— 2016-06-08Ekainak 9 eta 10 – Historiaurreko hitzaldiak
- Ekainak 9 – Blanca Ochoa, EHUko Labar Artean doktorego ikerlariaren hitzaldia: “Ekain. Gizateriaren Ondarea aurkikuntza berrien argira” – 19:00etan Zestoako Udaletxeko pleno aretoan. Gazteleraz
- Ekainak 10 – Álvaro Arrizabalaga arkeologoaren hitzaldia: “Urola bailara iragan prehistorikoan” – 19:00etan Zestoako Udaletxeko pleno aretoan. Euskaraz
EKAINFEST – Ekainak 12 – Egun osoko festa
- IBILALDIAK POTTOKA ETA ZALDIETAN
11:00-14:00 – Lauiturrin
Goizean, Sastarrain bailaran zehar paseoan ibiltzeko aukera egongo da. Pottokek eta zaldiek eramango dituzte parte-hartzaileak historiaurreko gizakiek hain ondo ezagutu zuten bailara honetatik.
- HERRI BAZKARIA: Euskal produktuak parrilan erreta
13:00-15:00 – Plazan
Ekain kobako paretetan, zaldiez gain, beste animali batzuk ere agertzen dira. Sastarrain bailaran, garai haietan, oreinak nagusi ziren eta historiaurreko gizakiek ehizatu eta jan egiten zituzten. Zestoako Plazan jarriko den parrila honetan, gaur egungo euskal produktuez osatutako bazkaria egingo da, Eusko Labeladun hainbat produktuk, eguerdi gastronomiko zoragarria pasatzeko aukera emango dute.
- ZESTOAKO III. HISTORIAURREKO OLINPIAR JOKOAK
11:00-14:00 – Plazan
Historiaurreko Olinpiada hauetan ere tribuak “Citius!, Altius!, Fortius!” (azkarrago, gorago, indartsuago) ibili beharko dira urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak irabazteko. Lehia gogorrean ariko dira taldeak paregabeko historiaurreko kirol ikuskizun honetan.
- IRRIEN LAGUNAK Ikuskizuna
17:00-18:30 – Ekainberri pareko zelaian
“Irrien Lagunak” taldeko pertsonaiek Ekainberriko ingurua alaituko dute beraien ikuskizunarekin. Lagun talde honek Ekain Familia ezagutu dute eta elkarrekin abestera eta dantzatzera animatuko gaituzte.
- ZESTOAKO GAZTE OLINPIADAK
17:00-18:30 – Plazan
Helduek goizean egin duten moduan, 12 eta 16 urte arteko gazteez osatutako taldeei hainbat froga jarriko zaizkie dominak eta sariak lortu ditzaten. Etorkizun motz batean, hauek izango dira Zestoako Historiaurreko Olinpiar Jokoetan parte hartuko dutenak eta entrenamendu moduan oso ondo etorriko zaie olinpiar joko gazte hauetan parte hartzea.
- MERIENDA ETA TXARANGA
19:00-21:00 – Plazatik hasita…
Eta nola ez, euskal jaiegun batek hala eskatzen duelako, egunaren amaieran mokadu berezi bat dastatzeko aukera izango da, txaranga eder batek girotua.
Egin zaitez bazkide