Ekintzaileei bideratutako tailerrak

  • Ekintzaileei beraien ibilbide profesional berrian lagunduko dieten bi formakuntza antolatu dira
  • Izen emate epea zabaldu da

Proiektu ekintzaile bat martxan jarri nahi duzu? IDEIATIK ENPRESARA tailerretan izen emateko epea zabalik da.

Lanzituz programaren barruan negozio bat ireki nahi duten ekintzaileei bideratutako bi formakuntza antolatu ditu Iraurgi Berritzenek. Lehenengoan, enpresak Ogasunarekiko dituen betebeharrak eta nola egin behar dituen hiruhileko aitorpenak ikusiko dira. Horrez gain, ekintzaileak Gizarte Segurantzarekiko dituen estaldurak ezagutuko ditu. Bigarren formakuntzan, enpresa ezagutara eman eta promozionatzeko dohaineko online erremintak ezagutu dira. Besteen artean, Canva (eskuorriak, kartelak…diseinatzeko programa), Mailchimp (email promozionalak egin eta bidaltzeko programa), Google My Business (Googleen bilatzaileetan agertzeko enpresaren fitxa sortuko da). Sare sozialek ere izango dute beren lekua formakuntzan, berauen erabilpena eta egin daitezen ekintzak ezagutuz.

Lehenengo formakuntza azaroan izango da eta bigarrena abenduan. Izen emate epea zabalik. Daten eta ordutegiaren inguruko informazio gehiago: Informazio gehiago

Ikastaroa LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programaren baitan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU/UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk parte hartzen dute.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 943 85 11 00 (Ione Eizagirre) edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide