Albisteak

Ekintzaz beterik dator asteburua

Bulegoren kontzertua plazan

Izango da zer gozatua asteburu honetan Zestoan. ‘Udan zer Zestoan?’ egitarauaren baitan hainbat ekintza izango dira ostiral, larunbat eta igandean herrigunean eta Aizarnan. Gaur, ostirala, ‘Soinu magikoak’ ikuskizuna eskainiko du Toti Martinez de Lezea idazleak hainbat musikarirekin batera elizan, arratsaldeko 20:00etan hasita.

Bihar, larunbata, XI. Gazteen Pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte 11:00etan frontoian. Eguerdiko 12:00etan, berriz, Gipuzkoako sega txapelketa jokatuko dute Aizarnan, Aranburu landetxe aurreko zelaian. Arratsaldeko 20:00etan, Zea Maysek kontzertua eskainiko du Zestoako plazan. Igande goizean, Aizarnako parrokia eta Santa Engraziako ermita ezagutzeko bisita gidatua eskainiko du Bizente Davilak goizeko 10:00etatik aurrera. Arratsaldean, asteburuari amaiera biribila emateko, X. Trikitilari Gazteen Txapelketa izango da arratsaldeko 18:00etan, plazan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide