Albisteak

Ekintzaz beteriko asteburua izango dute Arroabean

Ekintza ugariz gozatzeko aukera izango da aurtengo udan ere Zestoan. Arroabean Karmenak ospatu ohi dituzte uztailean eta aurten festarik egongo ez bada ere, ekitaldi ugari prestatu dituzte han asteburu honetarako.

Ostiralean, hilak 16, Niala magoaren emanaldiarekin emango diote hasiera asteburuari. Ondoren, Belaunaldiarteko Parkearen inaugurazio ekitaldia egingo dute. 20:30ean, Tio Teronen Semeak taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. Larunbat goizean, haur eta gaztetxoentzako puzgarriak izango dira. Arratsaldeko 16:00etan, umeen pala txapelketa jokatuko dute eta 18:30ean helduen pala txapelketako finala. Iluntzeko 22:00etan, egunari amaiera biribila emateko, Trikidantzen doinuek alaituko dute auzoa.

Igande eguerdian, berriz, Funbox Factory Freestyle Show Team-ek bizikleta ikuskizuna eskainiko du eta arratsaldeko 17:00etan, bingoa izango dute. Ondoren, Perurenak emanaldia eskainiko du eta asteburua agurtzeko Dudik-p musika taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide