Albisteak

Ekintzaz beteta dator asteburua Arroagora

Izango da zer egin eta zer gozatu asteburu honetan Arroagoian. Ostiralean, Ane Gebara ipuin-kontalari gasteiztarrak ipuin kontaketa saioa eskainiko du arratsaldeko 17:30ean hasita, herri etxean. Larunbatean, haurrentzako puzgarriak izango dira auzoko frontoian. Goizez, 11:00etatik 13:00ak bitartean, eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara.

Iluntzean, bertso afaria izango da herri etxean. Maddalen Arzallus eta Aitor Salegi arituko dira bertsotan eta ondoren, DJ Pajaritoren musikak alaituko du giroa. Sarrerak eskuragai daude Zestoako Portale tabernan, Zumaiako frontoian edo 687 615 996 telefono zenbakira deituta. Txartelak erosteko azken eguna azaroaren 13a izango da. (Menua: Entsalada nahasia, bakailao tortilla, txuleta, gazta menbrilloaren, edaria eta kafea).

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide