Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Umeen eguneko danborradako karroza egiteko lehiaketa antolatu du bigarren urtez Zestoako Udalak. Guztira, bi lan aurkeztu dituzte eta Elba Azpillagaren proiektua aukeratu du epaimahaiak. Sorpresa izan ohi da karrozaren gaia, beraz, ezer gutxi esan dezake Azpillagak bere lanari buruz. Puri-purian dagoen gai baten inguruko mezu garrantzitsu bat transmititu nahi duela azpimarratu du. “Beti berdinak izan diren ekintzei buelta bat eman diet nire lanarekin”. Karroza egiteko erabiliko duen material guztia Zestoatik eta ingurutik eskuratuko du eta material hori birziklatutakoa edo birziklagarria izango da.