Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak atzo arratsaldean hartu zuen erabakia eta ohar hau kaleratu du:
Eusko Jaurlaritzak Covid-19 birusaren hedapena geldiarazteko EAEko eskolak ixtea erabaki du. Erabaki horren aurrean eta, osasun erakundeek eta administrazio publikoek emandako gomendioak kontuan hartuta, ondoko herrietako udalekin batera, Zestoako Udalak herriko eraikin publikoak ixtea erabaki du (kiroldegia, liburutegia, Gaztelekua, futbol zelaia eta Kultur Etxea, Arroagoiko, Arroabeko eta Aizarnako Kultur Etxeak eta Idiazpiko lokalak), udaletxea izan ezik.
Zestoako Udalak eragozpen hauek ulertzeko ahalegina eskatzen die herritarrei eta jarrai ditzatela osasun erakundeek emandako gomendioak.