Albisteak

Elgoibarrera mendi irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak

Agiro Mendi Klubak Elgoibarrera irteera antolatu du Urtarrilaren 22rako. Antolatzaileen asmoa goiz pasa egitea da. Horretarako, goizeko 7:30ean abiatuko da taldea oinez Gurutzetik. Zestoara itzulera 14:30ean izango da, autobusez edo kotxez.

Ibilaldian parte hartzeko urtarrilaren 19, osteguna arte eman daiteke izena Kiroldegian. Prezioa egunean zehaztuko da, jende kopuruaren arabera.

Eski irteera ere antolatu du Agirok

Otsailaren 17tik 19ra iraupen eskia egiteko Sonportera (Frantzia) irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak. Herritar guztientzako irekita dago ekimen hau, eta otsailaren 14an bilera izango da izena emandakoen artean. Irteera honetarako plazak mugatuak izango dira eta izen ematean otsailaren 1a baino lehen egin beharko da Kiroldegian.

Bazkideentzat 50 euroko prezioa izango du, eta gainerakoentzat 55 euro.

Horretaz gain, federatu den jendeari karnetaren bila Kiroldegitik pasatzeko deia egin diete Agiroko kideek.

        




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide