Albisteak

Elgoibarrera mendi irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak

Zestoa-Elgoibar mendi irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak  hilaren 13rako, igandea. Irteera goizeko 7:30ean izango da Gurutzetik. Antolatzaileen asmoa goiz pasa ederra egitea da eta itzulera ordua 14:30ean izango da autoz edo autobusez.

Ibilaldian parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 10era arte eman ahalko dute izena kiroldegian. Prezioa egunean bertan zehaztuko da, parte hartzaile kopuruaren arabera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide