Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ezkaizto Auzo Elkarteak antolatuta, elikadura burujabetzaren inguruko hitzaldia izango da maiatzaren 12an, Arroabean. “Eta bihar elikagairik gabe geratuko bagina? Agroekologiaren bidetik elikadura burujabetzara” izenburupean eskainiko dute saioa Mirene Begiristain EHUko irakasle eta Biolur Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkarteko kideak, Miriam Arrizabalaga Itziarko Donieneberri baserriko bizilagun eta Biolurreko kideak eta Julen Zulaika Zarauzko Ametsola Etxalde Ekologikoko ordezkariak. Saioa arratsaldeko 18:30ean izango da, elkargunean.