Albisteak
Elikadura osasuntsua tailerra aurkeztuko dute, azaroak 24 eta 25ean, Arroabean
— 2023-11-21Elikadura Osasuntsua izenpean tailerra emango du Aintzane Etxeberria nutrizionistak Arroabean urtarriletik aurrera. Lantegia aurkezteko 2 saio egingo ditu ostiral eta larunbat honetan, azaroak 24 eta 25ean, goizeko 11:00etan eskola zaharrean.
Tailerrean elikadurak ongizatean daukan eraginaz arituko dira eta aldaketa txikien onurez ere mintzatuko dira. Nutrizionistaren proposamenak honela dio: “Dietarik gabe, benetako janaria, zaintzeko naturala, jasangarria, prozesu mesedegarriak, erraza eta gainera gozo gozoa.”
Aurkezpenera sarrera librea izango da eta urtarrilean hasiko den ikastaroan parte hartu nahi duenak Txara kooperatiba izango du izen emateko aukera edo Ezkaizto Auzo Elkartearekin harremanetan jarri beharko da.
Auzo elkarteak antolatutako ikastaro gehienak urrian martxa hartu bazuten ere, urtarrilean elikadurara osasuntsuaren lantegiaz gain, argazkilaritza eta reiki usui tailerrei ere hasiera emango zaie.
Egin zaitez bazkide