Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Komunikazio Ez Bortitzean aditua den Nerea Mendizabal zestoarrak, harreman osasuntsuen inguruko hitzaldia emango du asteazken honetan. Hitzordua arratsaldeko 17:30ean izango da eskolako jangelan.
Antolatzailea Zestoako Guraso Elkartea da eta hitzaldira etortzeko asmoa dutenentzat, behar badute zaintza zerbitzua izango dute. Horretarako ekaingurasoelkartea@gmail.com helbidera mezua bidali beharko da interesdunaren izen-abizeneki aipatuz.