Albisteak
“Elikadura sistema osasunaren begiradatik” hitzaldia egingo da asteazkenean
— 2025-01-06Urtarrilaren 8an, Zestotik Mahaira agroekologia zikloaren baitan hitzaldia antolatu du Zestoako Udalak. “Elikadura sistema osasunaren begiradatik” hitzaldia eskainiko du Goiuri Alberdi Arestik, Asunek, Lurraldearen eta Elikaduraren Trantsizio Eko-Sozialerako Behatokia proiektutik. Alondero aretoan izango da hitzaldia, asteazkenean, 18:30ean.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide