Elikagai bilketa izango da herriko dendetan
Danbolin— 2017-11-29Zestoako Elikagai Bankuak datozen egunetan janari bilketa burutuko du herrian. Norbanakoek Elortza janari denda, Carrefour eta Miantxa dendatan egin ahalko dituzte euren ekarpenak. Elikagai Bankuko kideek adierazi dute olioa, kontserbak, esnea, arroza edota lekaleak bezalako produktuak lehenesten dituztela.
Bilketa egunak:
- Azaroak 30, osteguna
- Abenduak 1, ostirala
- Abenduak 2, larunbata
- Abenduak 4, astelehena
- Abenduak 5, asteartea
- Abenduak 7 osteguna