Albisteak
Kirolean psikologiak duen garrantziaz hitzaldia Portale Kultur Elkartean
— 2017-03-24Ostegun arratsaldean “Psikologia kirolean” hitzaldia izan zen Portale Kultur Elkartean. Eliteko kirolean diarduten bi profesional izan ziren gonbidatuak, Amaia Ramirez eta Patxi Vila, eta Arritxu Iribar kazetariak bikain gidatuta oso hitzaldi atsegina izan zen Portalera joan zirenentzako.
Amaia Ramirez gasteiztarra kirol psikologian aditua da, eta gaur egun punta-puntan dauden kirolariekin psikologia lantzen du. Adibidez, gaur egun elitean dauden hainbat futbol entrenatzailerekin psikologia arloa landu izan du. Horretaz gain, 2004 eta 2012 bitartean Bera-Bera eskubaloi klubeko Lehendakaria izan zen.
Patxi Vila izan zen beste hizlaria. Beratarra hainbat urtez txirrindulari profesionala izandakoa da. Gaur egun zuzendari lanetan dabil Bora-Hansgrohe 2017 Pro Cycling Team taldean. Eliteko txirrindulari talde bat zuzentzen du, eta bere taldeko txirrindularien artean Peter Sagan txirrundularia du, dudarik gabe munduko txirrindulari hoberenetakoa zuzentzen du nafarrak.
Arritxu Iribar kazetari zumaiarrak bikain zirikatu zituen gonbidatuak, eta kaleko bizitzatik hain hurrun irudikatzen ditugun kontuak eta sekretutxoak kontatu zituzten gonbidatuek. 90 minutu inguruko hitzaldia amaitzean oso gustora ziren Portalera hurbildu ziren herritarrak, kirolaren inguruan asko jardunagatik ere, gutxitan izaten ditugulako horrelako gonbidatuak aurrez aurre.
Egin zaitez bazkide