Albisteak

Eliz kanpaiak orduz kanpo

Kanpandorreko kanpaien sistema zoratuta ibli zen ostiraletik larunbatera bitarteko gauean. Orduro 60 kanpaikada inguru jo zituen. Atzo iluntzean ere entzun ziren kanpai-hotsak gauerdi inguruan. Jon Cuadrado herriko parrokoak azaldu digu meza kanpaiak automatikoki jotzeko konfigurazio lanetan dabiltzala eta arazoren bat izaten ari direla. Lan horien eraginez entzun ziren kanpai hotsak orduz kanpo.

Atzo gauerdian ere hasi ziren kanpaiak jotzen eta Cuadrado bera bertaratu zen elizara, argi indarra kentzera. Argi indarra kenduta gelditu ziren kanpaiak baina hori dela eta, kanpandorreko erlojua geldirik dago atzo gauetik. Herritarrei barkamena eskatu nahi izan die parrokoak eta arazoa lehenbailehen konpontzea espero du.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide