Albisteak

Elizako lanei buruzko argibideak emateko bilera egingo da ostegunean

Martin Artola Zestoako apaiz berriak jakinarazi du elizaren konponketa lanei buruzko argibideak emateko bilera antolatu dutela ostegun honetarako, hilak 24. Juan Mari Oletxea Donostiako Elizbarrutiko Bikario Nagusia izango da bertan eta elizako lanen nondik norakoen berri emango du arratsaldeko 16:30ean hasita, Zentroan. Bilera irekia izango dela esan du Artolak eta nahi duenak joateko aukera duela.

Meza ordutegietan aldaketak

Orain, Zestoako igandetako mezak 12:30ean izango dira. Iraetan, 09:30ean, Aizarnan 11:00etan, Arroagoian 09:30ean eta 11:00etan Arroabean. Zestoako meza beti Martin Artolak emango badu ere, auzoetako ospakizunak txandatuz joango dira, aste batean Artola apaizak eman duen auzoan, Jon diakonoak emango du hurrengo astean, eta alderantziz.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide