Albisteak

Elkanoren mundu biraren inguruko hitzaldia eskainiko du Axier Lopezek Portalen

Elkanoren mundu biraren 500. urteurrena dela eta, hainbat ospakizun egiten ari dira urte guztian zehar. Badira ospakizun hauek kritikatzen dituztenak eta horietako bat da Axier Lopez Argiako kazetaria. ‘Elkanori Bira’ ekimeneko kidea ere bada Lopez eta Elkanoren mundu bira, zer dugu ospatzeko? Zer dute ezkutatzeko? izenburupean hitzaldia eskainiko du, bihar, arratsaldeko 19:00etan hasita, Portalen. Urolako Napar Zuzterrak eta Portale Kultur Elkarteak antolatu dute saioa.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide