Albisteak

Elkarretaratzea egin da Memoriaren Egunean

Zestoako Udalak, Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) ekimenarekin bat eginez, Oroimenaren Eguna ospatu du gaur, azaroak 10. Horretarako, 15 minutuko elkarretaratze isila egin da eguerdian Udaletxe aurrean. Elkarretaratzean gogoan izan dira honako herritarrak: Xabin Etxaide Ibarguren, Joxe Mari Korta Uranga, Zeferino Peña Zubia, Juan Sánchez Sierro eta Felipe Suárez Delgado.

Datozen urteetan “ekimen landuagoak” egiteko asmoa azaldu du Josetxo Mendizabal Zestoako Alkateak, betiere zestoarren elkarbizitza hobetzeko bidean. Bideo honetan ikusgai duzue Mendizabalek elkarretaratze amaieran egin dituen adierazpenak:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide