Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Bruselan izandako atentatuak gaitzesteko elkarretaratzea egin da plazan, Zestoako Udal Gobernuak deituta. Udal Gobernuak bat egin du Eusko Jaurlaritzaren adierazpen instituzionalarekin.
Adierazpenak dioenez “Euskal gizartearen izenean, Eusko Jaurlaritzak elkartasuna eta hurbiltasuna helarazi nahi dizkie atentatu honen biktimei eta biktimen senideei. Belgikako Gobernuari eta Bruselako hiri osoari ere helarazi nahi die elkartasun mezu hau.” Elkarretaratzeek “izuaren xantaiaren aurrean zutik jarraitzea erabaki dugula erakutsiko du. Esanahi gizatiarra eta nahitaezko koherentzia etikoa duen erantzuna” izan dela adierazi dute.
Esteka honetan irakur daiteke Eusko Jaurlaritzaren adierazpen instituzionala.