Elkartasun feminista epaitzera doaz
EH Bildu Zestoa— 2025-12-13Datorren astean Donostiako epaitegietako akusatuen aulkian eseriko dituzte Zestoako sei herritar, 2018an herriko gizon batek euren aurka abiatutako prozesu latz eta bidegabe baten emaitza.
Egotzitako delitua, termino judizialetan: derrigortze eta integritate moralaren aurkako delitua. Beste era batera esanda, indarkeria matxistaren aurrean emandako elkartasun feminista da abenduaren 16tik 18ra epaituko dena.
Zestoako Mugimendu Feministak egoera honen arrean egindako adierazpenekin bat etorriz, ezinbestekoa da indarkeria matxista sostengatzen duten egitura eta mekanismo guztien aurka lerratzea
eta Zestoako sei herritarren aldeko elkartasun feminista indartzea.
Urola Erdiko eta Urola Kostako EH Bildutik atxikimendua adierazten diogu Zestoako Mugimendu Feministakargitaratutako adierazpenari, gure babes osa bai mugimendu feministari eta bai sei epaituei, eta Urola bailarako herritar orori dei egiten diegu mugimendu feministak abenduaren 14 equerdirako deitutako elkarretaratzean parte hartzeko, baita epaiketak iraun bitartean Donostiako epaitegien aurrean akusatuei babesa ematera gerturatzeko.
Elkartasuna ez da delitua.
Zuekin gaude!
Egin zaitez bazkide

