Albisteak

Elkarteek dirulaguntza eskaerak egiteko deialdia zabaldu da

Pasa den astean jakinarazi zitzaien herriko elkarteei, argitaratu dela Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean “2022 urterako Zestoako Udalak herriko elkarteentzat ezarritako diru-laguntza deialdia”.
Gaurtik, martxoaren 14tik, aurrera, zabalik egongo da eskaerak egiteko epea, apirilaren 1a bitartean. Aurten, bada kontuan hartu beharreko gai bat, izan ere, telematikoki bakarrik aurkeztu ahal izango dira eskaerak. Horretarako, BakQ delakoa edo beste txartel elektronikoren bat beharko du eskaeraz arduratzen den elkarteko ordezkariak. Bestelako pare bat ohar ere jakinarazten dira oharrean, esaterako, epez kanpoko eskaerak, automatikoki ezabatuak geratuko direla eta zalantzaren bat izanez gero, udal teknikariekin harremanetan jartzeko ere gehitzen da. Herriaren alde eragileek egiten duten lana eskertuz amaitzen da jakinarazpena.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide