Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Itaia emakumeen antolakunde sozialistak Emakume Langileen Eskola jarri zuen abian iragan azaroan,”emakume langileek egunerokotasunean jasaten dituzten zapalkuntzak identifikatu eta horiei aurre egiteko mekanismoak pentsatzeko” helburuarekin. Zestoako hirugarren saioa gaur izango da, arratsaldeko 17:30ean Alondero Aretoan. Saio honetan, besteak beste hipersexualizazioaren inguruan hausnartuko da
Itaiako kideen hitzetan, “ezinbestekoa da emakume langileon ahalduntze politikoan sakontzea eta hausnarketarako zein eztabaidarako espazioak sortzea. Bide horretan antolatu da Emakume Langileon Eskola, ezagutzaren beharra lehen lerroan jartzeko eta eskualdeko emakume langileok gaitasun teorikoak eskuratzeko”.